BCCCAP00000000000000000001802
zin ori dana. Baña consejo de guerra auetan, koroneletik goragokoren bat ez badek, babesik gabe geratuko aiz. Nere aitormenaren agiria aurrean jarrita: -Izenpetuko al uke ori? -Bai, jauna. Baña lenengo jakin bear det, izenpetzezkeroz , or zer jartzen dun. Alako begiratu zital bat egin zidaken, baña etzin gaizki artu. -Tiene usted todo el derecho -esan zidaken. Irakurri zuenean, antz eman nioken an etze– gola nik esana besterik; eta , izenpetzen asi nin– tzanean, nik tarte aundia uzten nin. Idazkari gazte arek ala esan zidaken, así baño len eskutik artuz: -Ere denbora guzian gogoan edukí bear de– kan aolku bat emango dit: etzakala letra baten utsunik utzi azkeneko itzetik ire izenera. Beste– la gaizki nai diken batek sartu lezakek or edo– zeín ítz gaizto. -Eskerrík asko --esan nioken . Epailleak ere etzin ori gaizki artu . Izenpetu nin, bai, ta nere gelara joan níñun. Urrengo iru egunetan, banaka-banaka joan itun nere iru anai ta andoaindarrak; baña beren itzultzallearekin. Aiek zer itzegin zuten, nik orí etzekit. Bañan bik aítortu ziteken eskupetare– kin ibillíak zirala; ta, nere iritzian, orretxek gal– du zizkin. Laugarren egunera, laurok batera deitu gi– ñuzteken. Alai zegoken gure komandante jau– na. Gu baño alaiago, noski. Iritxi baizuen berak nai zuena. Oien odol-egarriak etzin neurririk. 94
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz