BCCCAP00000000000000000001802
lanjeak dira ta Movimiento'agatik jo zuten ori, sozialista dalako. Auzia bukatu zanean, ogei ta amar urteko zamarekin geratua uan jo zutena. Borreroak, berriz, zer esanik ez, aske. -Erria kiskali etzezaten -erantzun nioken nik. -Eta igesi dabillenari iges egiten lagundu diok? -Bai bati baño geiagori. -Zer iritzitakoak itun? -Bietakoak, jauna. -Zer egin uan por el Movimiento? -berriro galdera zital ori. -Ez dakit zer esan nai didazun orrekin. Baña nik, beren iritziari begiratu gabe, danei lagundu diet. -Eta ire anaien berririk badek? -Aiek beren adiña badute ta berak eran- tzungo dute ondoena. Nik ez nin aien arazoetan sartu nai. Batera esaten nuana aiek bestera esaten bazuten, etorri ziteken ortik aientzat okerra. --Nondikakoak dituzute eskupeta oiek? -Gureak, etxekoak, beren gia ta guzi. Bost lizentzi ere badira. -Eta polbora ori nondikakoa dezute? -Gure etxean etzuten polboraren izpirik arrapatu. Perdigoia zan guzia. -El atestado pone pólvora ta kito. San Markos'en jarri ziguten gezurra joan uan consejo de guerra'ra. Garaiz babeslari bat ona billatzen utzi baligute, arek aixa garbituko 93
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz