BCCCAP00000000000000000001802

Ementxe zearo geratu n,iñun zer erantzun ez nekila. Gu etxean ez giñun guda-giro batean bizi; batez ere, eskubitarren guda-giroan. Eta neri «¿hizo usted eso por el Movimiento?» esan zidanean: Zer esan nai ote dit onek galdera orrekin? Ez bainekin. Ez bai nuen entzun. Auek sartu orduko, espetxean giñun, berriz, gu. Ez nin ikasi, orrekin zer esan nai zidan. Gutxi gora-beera igertzen nioken beren aldeko burru– kari esango ziotela Movimiento. Baña, ziur ja– kin gabe, ez nioken baietzik edo ezetzik esan nai, eta erdiko bidetik joan niñun. Gero, patio– ra erten giñanean, ikasi nin, ango batek esanta. Apaiza uan, gañera. -Motell: el Movimiento, auen gizon iltzeari deitzen ziotek. Ori ditek beren ebanjelioa. Mo– vimiento orrengatik ogei gorri il itula esan baion, onuzkero etxean intzan. Ez jakiñean, ementxe galdu nizkin tanto batzuk. Gero ori bera entzun nioken San Kristo– bal'en, an atxilotua zegon bati. Beti bezela, goi– zean lanera ornen zieken. Bidera erten zitzaiz– kioken bi; eta, egundoko jipoia emanta, eguo batzutarako ondatua ta lanerako gauza etzala utzi ziteken. Onek, arrazoi osoarekin, auzitara deitu zizkin , bada. Ordurako guda asia uan. Aiek falanjeak izaki. Au, berriz, sozialista. Au– zia asi zanean, ala esan ornen zin, epai-maian buru egiten zuanak : -Oroi zaitezte, gero, emen auzia etzaiela jotzallei egiten, jo zutenari baizik . Auek fa- 92

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz