BCCCAP00000000000000000001802
ITZULTZALLEA Urduritasun ontan, bada, deitu giñuzteken berriro auzitara. Oraingoan iru etorri itun. Itzultzalle bat eka– rri ziteken berekin. Mikeleteen kaboa ornen za– la. Ura ere billaukeria egin ta auekin geratua, saritzen zuen nagusia salduz. Lenengo ikusi nuaneko, etzitzaidaken oso mazala iruditu. Pa– tala ta gexa, baña sasoi onekoa ta gizon bikaña. Epaillearen ondoan besterik ematen zin arek. Arrasate alde ortakoa izan bear zin. Urbildu giñanean, bere kioen artean ala esan ziguken epailleak: -Emendik aurrera, nik erderaz esana, onek itzuliko dizute euskerara; ta zuek euskeraz esa– na, erderara. Lenengo saioan antz eman nioken mikelete arek etzekila, alderatzekorik ere, ongi erderaz. Euskeraz, berriz, bizkaitar antzera mintzatzen uan; baña garbi. Ori bai. Ta nere anaiei, ia etxetik atera gabeak, ulert zalla ez ote zitzaien egíngo. Neretzat ondo zegoken; bizkaitar eus- 89
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz