BCCCAP00000000000000000001802

Entzuten zeudenak arrazoi ematen ziote– ken. Ala komeni baizitzaien. -Ori asko ikusia dek. Orrek asko zekik -zio– teken, entzuten zeuden askok. Andik egunetara, norbaitek esan zioken lo- tuta eramaten zituztela. -Lotuta dijoazenak, oiek lanera ziazik. -Zergatik lotuta arratsean? -Lotuta, jakiña, ez igesi egiteko. Arratsean, berriz, jendearen bistan ez ibiltzeko. Oiek dituk militarren oiturak. Erantzun oni ere askok arrazoi eman ziote– ken. Oraindik ziur ez bagenekin ere, berri txa– rrak -zetozeken espetxera. Norbaitek esan zio– ken, olako ta olako, emen gurekin paseoan ibi– lliak, etzirala ez etxera ta ez lanera azaldu. -Biak emen ezagutu nizkin. Baña ori ez dit sinisten. Oiek, norbaitek gu beldurrak eduki– tzeagatik asmatutako ipuiak dituk. Eta zuek ere ez sinistu. Ta gizon au, azkenean, beste gabe aske joan uan. ltxaropenak on egin zioken. Olaxe joan itun espetxeko lenengo amabi egunak. Urduri ta larri jendea. Susmur txarrak bai; baña ziur zer gertatzen zan ez genekila. Egunero bazetozeken berriak. Alare, aien– tzat aña leku egiten uan. Arratsean lengoak joanta, beti berriak zetozeken urrengo egunera– ko patiora. Baña, alare, beti ikasten genin beste patiora ateratzen zan anaiaren berri: oraindik beñepin barruan zegola. 88

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz