BCCCAP00000000000000000001802
bat eraman zituztela ; baña egunez. Orain zerta– ko arratsean ta moltzuka-moltzuka? Iltzera ze– ramaztenik, beñepin, iñork etzin sinisten edo sinistu nai. Bat bagenin tartean benetan baikorra. Arek, berririk txarrenari ere, nonbaitik alde itxaropentsua billatuko zioken. Gauaz jende– karraio ari ziralako jendea larri zebillela, bera, berriz, lasai. -Berri onen batzuk bai al dituk-edo? -Neretzat ez dek berri txarrik -erantzun zi- guken. -Jainkoaren borondatera orren eroria al ago? -Ez dit orregatik esaten. Nik etziot iñori txarrik egin eta neri egingo didaten beldurrik etzeukat. -Geienok ortan gaudek. Geienok erru ga– beak gaituk emen. Alare, ni beldurrak aidean bizi nauk. Nola ekarri aute, bada, espetxera? -Beren utsegin bat besterik ez. Oartzen di– ranean, laxter nauk etxean. -Bejondeikela, motell! ltxaropen orrek ez dik gutxi balio, gu gauden lekurako. Nere iritzia ez dek olakoa. Eta zer diok: arratsero jendea kanpora eramate orrek ere bai al dik iretzat mutur onik? -Bai, motell. Oiek etxera ziazik. -Bi aldeentzat ez ote litzake atsegiñagoa egunez bialtzea? -Nik zergatik egiten duten etzekit. Baña ola– koetan, kondairak dionez , arratsean askatzen ornen dizkitek. 87
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz