BCCCAP00000000000000000001802

tonak bezela, eguzkitan egoteko obea zegoken ura, epailletzarako baño. Auek denak lanera beartu zituztenean, etzeukateken aukera aundirik. Saritu bearko zi– teken eta bestetarako balio etzuen oietakoa izango uan, eta lan ori ezarri zioteken. Bere izarrak erakusten ziguteken koman– dantea zala. Baña erre ta erretxiña uan. Zer ajola zioken ari guda irabazi edo galdu? Noski, berak etzin bere azkenik ikusiko. Gero esan zigutenez, Donosti'ko karrika batetik bestera zijoala erorita, kamioi batek arrapatu ta txirtxi– llatuta,J,Jtzi ornen zin. Gazte bikain askoak erio– tzara biali zizkin. Bera ere, azkenean, nai zuena iku~! gabe joan. Itz baten lekurik etzuana. Ez uan arritzekoa. Gaixo baizegon. Benetan pazientzi gutxi zeuka, ken arek. Baña euskera ta euskaldunen etsai amorratua. Onen anaia alkate izan ornen uan. Bai ederki erakutsi ere nondik zeukan burua. San Tomas izan bear zin, entzun detanez. Betiko oitura zanez, bertsolariak kantatzen zu– ten eguna. Orduan ere deituak eta bazkaritan · an izan bear ziteken. Baña beren ordua iritxi zanean, alkateak etzieken kantatzen utzi. -Olako umore ta bazkari eder baten ondo– ren, zer geiago bear diagu, jai au zoriontsu bu– katzeko? Beude beste oiek ixilik. Berak ez baizekin euskeraz. Bertsolariak su– minduak joan ornen itun, betiko bost durokorik gabe utzi baizituzten. Olakoxeak itun bi anaiak. Guri etziguken beñepin exertzen utzi. Bana– ka-banaka gure izenak artu ondoren, bereala 85

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz