BCCCAP00000000000000000001802
Andik bi egunera, noski, geiago ere deitu zizkiteken. Lau itun aiek; andoaindarrak. Arro– bi ona zeukateken nonbait or. Aiek ere, aurre– koak bezela, izenak artu besterik egin gabe biurtu itun, itzultzalle baten zai. Azkenean, gure ordua ere iritxi uan urrengo egunean bertan. Gure deia entzun zutenean, bakar batzuk zorionak ematera etorri itun. -Leku onean gaudek zorionak emateko .-erantzun genieken-. Ordu erdi baño len emen gaituzute berriro, goibel, buru-makur eta urdu– ri. Laurok batera gutxitan ikusten genin elkar. Jose Ramon ez baizan gure saliera etortzen. Leku zabal hatera eraman gaitziken. An ze– goken gure epaillea, andoaindarrak esan beze– lakoa, beste lagun gazte batekin. Ikusi nitun orduko, antz eman nioteken bat militarra zala, baña ez bestea, militar jantzian bazegon ere. Onen begiratua askoz mazalagoa uan. Izketako jarduna ere lasai ta zabalagoa. Ez genekina era– kusteko ere prest zegona. Epaillea, gudan gabiltzaken eta, jakiña, mi– litarra uan. Auek egin itun kargu geienen jabe. Luze xamarra, baña bakallaua baño igarragoa, ez uan berrogei ta amar kilo izango. Oso gaixoa, gorputz guziak dardar egiten zioken. Asmaz jo– sia, gañera. Amasa ezin arturik geratzen uan askotan, karamelo bat txupatzen ari balitz beze– la. Iñoiz kioak dauzkan olloak bezela gorputz guzia dardaratuz, «iiik!» egiten zin. Zaarra uan, • ta auldua da akitua zegoken. Erruki-etxeko ai- 84
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz