BCCCAP00000000000000000001802

-Urrengo ostegunean ekarriko dizut berria andik edo emendik, semeak ikasiko du-ta. Baña nere lengusu maitea ez uan urrengo ostegunean azaldu. Ez ote genun gero guk arra– zoi izango: auek illunpean gizon iltzen ari zira– la? Eta nere lengusu maiteak, berri txar bat ematera etorri baño, naiago zuela etxean ixilik geratu? Ori ere ez uan, ordea, segurua. Beste edozer eragozpen izan zezaken. Gañera, zortzi egun oietan euri asko egin zin bazterretan. Do– nostia'n ere bai. Denak oartu itun. Ziur-ziur ez bazekiten ere, geienak beldurrak bizi giñun. Patiora biur– tu nintzaneko, inguratu nioketen galdezka. -Etxe-txuloan bizi dan olako lengusu nin. Arek etzekik ezertxo. Gudan ez bagenbiltza be– zela bizi dek ura bere etxean. Ezer bear degun edo ez, eskeintzera etorri zaidak. Ez dik beste egitekorik ekarri. Ostegunean azalduko dala berriz. Ordurako zerbait ikasiko duala. -Ostegunean? Ordurako txalak umea egin– go dik -erantzun zidateken. Etzidateken noski sinistu, baña nik egia esan nieken. Gaberoko erteerak bere artan jarraitu zite– ken. Baña iñondik etzetorreken garbi, zer ari ziran ziur jakiteko. 82

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz