BCCCAP00000000000000000001802

-Ea, goazen bixi-bixi -esan zidaken. Iritxi giñanean, arek apaiz xar txiki bat zeu– kaken zai. Nik, berriz, Donostia'n bizi zan len– gusu bat. -Au al gendun guzia? -nioken nerekiko. Mintza-lekura esan dit, bai. Au nin lenen– goa. Baña espetxeak daukan lekurik tristeena badek neretzat. Aieka batetik pillaka joaten gaituk; bestetik, berdin. Bi metroren tarterik etzegok alanbre-sare batetik bestera. Erdian, itxurak egiteko, norbait jartzen dek, baña eus– keraz ez dakina. Garai artan, an ez uan erdaldu– nik; denak euskaldunak itun. Arentzat jai uan. Izketan asten giñanean, bi metroko tarte ar– tatik ezin adierazi elkarri. Txoritokieta'tik San Markos'era izketan ari bagiña bezela, oiuka ari bear; eta, askotan, zer nai gendun ezin adierazi bata besteari. Txalo jotzen zuenean, berriz, azken agur tristeagorik ez dit ikusi. Emaztea negarrez sena– rrari agurka, aurrak ondoan zituztela, txikiena besoan artuta. -Ori da zure aita. Egiozu agur. Gurasoak berdin beren seme ta alabekin. Andregaia bada, berdin; zer esanik ez, aren maitasuna galtzeko beldur. Amaika bixita egin zizkioken, il zuten nere anai baten andregaiak. Il zutela ikasi zutenean, negarrez etorri uan, ezin pozturik, Donosti'ra zebillen anaiarengana, zer gertatu zan esatera. Z:earo eroria ertetzen niñun ni mintza-leku auetatik. Zenbat eta gutxiagotan etorri, ura ta naiago. 80

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz