BCCCAP00000000000000000001802

-Eta nora eraman dituztela uste dek? -Zer erantzutea nai uke? Etzekit ezertxo· ere·, eta gaur lenengo ikusten detana. -Atean ez badauzkate otsoak zai ... -Orixe dek nere zalantza ere. -Lau eguo badituk nik somatu nuela. _-Askatasunera agian joan litezkek. Lanera ere bai. -Baña arratsean, zergatik ez iltzera? -Litekena dek ori ere. Olako guda odol- tsuan , militar auekin etzegok piatzerik. Baña _orren errex gizonak iltzeko ere, deabruak ote dituk aragi-j_antzian? -Zalantza gaixtoa zeukat nik ezurretaraño sartua, askotan begirik ixten ere uzten ez dida– na. On egiten duanak argia maite dik. Txarra, ezkutuan egin nai izaten ditek geienak. Ez nikek sinistu nai txarrik, baña kezka ori or zegok --erantzun zidaken anaiak. -Zana zala, ez uan itxura ona beñepin. Ez ote dituk oraindik oartu besteak? -galdetu nio– ken. -Ori etzekit. Baña etziot iñori ere entzun. Ori , gu bi anaion ixillean geratu uan. Ez genieken beste anaiei ere esan. Alperrik beldur eraztea izango baizan. 78

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz