BCCCAP00000000000000000001802
Banaketa bukatu zutenean, ala nioken nere– kiko: -Deabru orrek beldurra sartu nai ziguk. Ez ote dauka oñetako ariñagorik? Ori ezer ere ez dek! Ateratako aiek nora eraman ote zituzten? Arratsean ta garai ortan? Ala zankua, emen etzegok gauz onik. Zergatik ez egunez? Itxura txarra artu nioken nik orri. -Baña orren errex ez al dituk gizon iltzen ariko. Lanera eramango dizkitek. Bai-bainekin Lasarte alde ortan gogotik ari zirala lanean . -Baña, guk eta erriak ikusteko beldurrak, arratsean eraman? Anaiaren kezkak sartu zitzaizkidaken neri ere. Alare, nere burua iruzurtzeagatik-edo, itxuraren kontra naiago nin lanera zeramaztela sinistu, iltzera baño . Gosal ondoan patiora erten giñanean, zaldi– laxterkak entzun ta ikusi zitun anaia urbil zitzai– daken; eta, biak bakarrik geundela, galdetu zi– daken: -Entzun al dituk bart arratseko iskanbillak? -Bai, motell, bai. Potxo uan bota iltzeduna- kin ibilli dan ura. -Ori ere rekete sartu al da? -Metro erdira ikusi dit ate aurretik igaro- tzen. Txoro guzien ganga izango dek oraingo guda zikin au. -Eta ikusi al dituk nola eraman dituzten? -Bai. Beeko atea erdiz-erdi artzen dit nere gelatik. Lautaraño kontatu dizkit. Baña lasai xamar ziaziken. 77
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz