BCCCAP00000000000000000001802

zeuzkaken. Eta, urik bota gabe, komona itoa zegoken. Alaxe igaro nin lenengo arratsa. Aurreko orma, berriz, odol-zipriztiñez zi– kindua zegoken geiena. Txerritoki bat egiña, alegia. Norbait gelan bertan il zuten itxurak itun aiek. Ajola zieken sartu berriei garbi egon edo ez. Ortan dirua kastatzeko borondaterik etzeukate– ken aiek. Berdin, aietan sartzen ziranak, luzatu gabe ankaz aurrera eramango zizkiteken. Joan ziranak ere, bada, ez itun goxo ibilli, espetxean bertan gizonak iltzen. Neri aukeratu zidaten gelan, beñepin, itxura guziak ala itun, balaren sastakoak bazeudeken aurreko orman– -ta. Sartu berri auek etzeukateken ortara ibilli bearrik. Auek jendearen aurrerako txukunago egingo ziteken lana. Lasai guante txuriakin ilko zizkiteken nai zituzten guziak, arratsero Onda– rreta'ko ateak zabalik zeuz.kateken-ta. Burnizko oatze bat ere bazegoken an. Baña, nere zoritxarrerako, ez koltxoi ta ez manta. Burni-sarea soil-soillik. Ni, berriz, etxean lanean jardun bezelaxe, espartzin xar batzukin, galtzak berdin, ator xa– retu-xaretu bat, barrungo elastikorik gabe, ori uan nik neraman aberastasun guzia. Baitu gi– ñuzten borreroak ez baiziguten zerbait artzera etxe barrura ere sartzen utzi. Etziteken pentsa– tuko, noski, oneraño etorriko giñanik. Zortzi egunean alaxe egon niñun. Amaika aldiz, bein jendea sartzen asi zanean, eskatu nin. Baña denak, erdi isekaz par egin ta aurrera 71

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz