BCCCAP00000000000000000001802
Gela bera txikia uan, bakarrarentzat egiña, ta ez aundiegia. Zazpietaraño sartutakoak bai– tun. Etzekit barru artan nola biziko ziran. Atea beti itxia ta zazpi gizon.barruan, etziteken ezer– tarako lekurik edukiko. Komon bakarra, ez itun txukun-txukun biziko. Jainkoak bakarrak zekik zer tratu eman ziguten, an bizi izan giñan iru illabete aietan. Gure baserrietan zerririk ere ez dek okerrago bizitzen. Olaxe supritu ta negar egin genio Ondarre– ta'n euskaldunok. Au ez uan neretzat Ondarre– ta. Zigor-etxe jarri nioken nik izena. Besterik ez baigendun ikusi iru illabete ta egun batzutan. Maitasun eta errukiak etzeukaken lekurik. Eriotza izan uan emengo nagusi ta jabe. Espetxean erdi-erdian zeukaken etxola aun– di bat, inguru guzia kristalezkoa. An egoten uan jefe de servicios edo barruko serbizio ta zaitzalle guzien buru egiten zuena. Aren esku zegoken oso-osorik barruko gora-beera. Etxola artatik barrun guzia bere ikusmiran zeukaken. Andik arek ikusi gabe, ez uan xagu– rik ere ibilliko barrun artan. Exerita zegon leku– tik, dena artzen zin bere begien mendean. Onen gañean jartzen ziteken aldarea, meza ematera– koan. Etxeak azpian eundoko utsuna zeukaken. Gela txikiz betea uta ere . Etxe barruan ondo portatzen etzan atxilotua, ara eramango zite– ken. Ebanjelioak dion bezela, an izango uan negarra ta ortz-karraskada. Geiago zigortzera eramaten baizuten. Antxe biziko uan, gela txiki aietakoren baten barruan , eguzkiaren argirik 68
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz