BCCCAP00000000000000000001802

auek ez dituk joan diranak bezelakoak. Auek bazekitek bakoitzari berea ematen. Errugabeak laxter bialiko dizkitek etxera; bai erru dutenak benetan zigortu ere. . -Ala bedi!-eranzun nioken-. Laxter gera gu orduan etxean. Zertan baiturik ere etzuten. Etxe ikaragarria uan Ondarreta. Aren ba– rrunbeak ia etzeukateken neurririk. Kanpotik begiratuta, laukia uan. Ondartza aldera zeuka– ken sarrera, ar-lekuak, sukaldeak, bere ofizina edo bulego guziak; baita eriotz-zigorra emanda– koentzat kapilla ere. Emakumeentzat espetxea ere berdin. Baña barrundik begiratuta irukia zirudiken espetxeak. Eun da ogei ta zazpi gela zeuzkaken. Iru bizitza, azpikoa kontatu gabe. Tarteka ba– zeuzkaken gela aundi batzuk, aglomeración deitzen zietenak. Auetan baitu asko sartzen ziz– kiteken batean. Bakarreko gelak txikiak itun. Leio txikiak bazeuzkaken gelaren goienean, kanpo aldera, aize berritzeko, burnizko ziri batzukin itxiak. Sarrerako ate lodia uan, barrundik txapazkoa. Bazeukaken txulo txiki bat ere, barrundik zabal ta kanpora alean estutzen zana. Bakoitzak ba– rman zeukaken komona. Baña urik ez. Balde txiki batean ekartzen genin bear gendun ura. Burnizko oatze bana, mai txiki bat aurrean bere argiarekin, eta gurutzetxo bat orman zintzilik. Baña maian etzegoken ez papel, ez tinta, lapitz ta plumik. Aulki txiki bat, bizkarrekorik gabea. Beste isats txiki bat ere bai. Orixe uan gelako aberastasun guzia. 67

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz