BCCCAP00000000000000000001802
etxean? Gure ordez ez ote zituzten berak ilko? Ori gertatu ezkero, berriz, kezka orrekin bizi ta ilko niñun ni. Baña zenbaitek etzin aukera ura galduko. Guk ere ez genin beste alako bat arra– patuko. Zuzenean mai txiki baten ondora eraman gaitziken . An exeri ta asi uan gure izen– abizenak artzen. Lenengo, Joan Jose Zapirain. Beste irurak ere, Zapirain. Aitaren egiñaz, arri– tua geratu uan gure agurea. Alako zear-begiratu bat egin ziguken, esanaz: -Baña txoroak al zerate zuek? -Zergatik diozu. ori? -Nolaz geratu zerate zuek emen? . -Bai, zoritxarrez, beste asko bezela. -Emen zaudetela jakiten dutenean, emen dituk zuen billa. Bazkaririk onena baño naiago ditek zuek emen zaudetela jakitea, indarrean emendik atera ta mendi-zuloren batean iltzeko. Deabru arek bazekiken sartu ziranak nola– koak ziran. Alare ez uan oartzen, nai izan ezke– ro aixa igesi egingo geniola. Lau anai komunista aiek izan balira, laxter erakutsiko zioteken ze– ñen aurrean zegon. • -Gu nor gerala uste dezu? -Ez al zerate, bada, zuek, emengo Zapirain lau anai komunista sonatu aiek? -Bai, zera! Aiek gu baño azkarragoak <lira. Aiek zerbaitetan nastu ziran eta igesi egin dute. Gu eroagoak izan gera. lñori ezer egin ez ta txoro-txoro bertan geratu geranak. Orain aién pekatuak guk ordaindu bearko ditugu. -Ez -erantzun ziguken-. Orain sartu diran 66
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz