BCCCAP00000000000000000001802

nagatik jazartuak, aiek iritxiko ditek-eta zerue– tako erreinua. Jainkoak odola ixuriz salbatu gaitziken, eta guk ere odolik ixuri gabe ez diagu aberririk askatuko. Aurrera orduan! Adiñeko gizon aundi bat azaldu uan atean. Galdezka ibilli gabe ere , errexa uan asmatzen nondikakoa zan ura: Euskalerriko erririk geie– netan guardiazibil egontakoa, orain adiña zue– lako erretiroan bizi zana. Andik sari bat artuko zin ta emendik bestea. Baña estrañu xamarra bazirudin ere, ez uan gaixtoa . Itza ta putza ari– tzen diran oietakoa ematen zin. Gure zaitzalle zijoazenak atzetik bultzada txiki bat emanta sartu giñun. Aiek ere, gurekin atzera-aurrera aspertuak ibilliko itun. Ate bat zabaldu ta gu sartu. Atzetik itxi. Lau edo bost ate igaro genizkin. Etzegoken andik igesi egiten errex. Alare , orduan baño aukera oberik ez genin arrapatuko . Etzegoken zentine– lik . Utsa baizegon espetxea. Agure ura gu lau anaiakin bakarrik geratu uan. Espetxeko giltza guziak berekin zizkin. Guk nai izan bagendu, gela batean lotuta utzirik, iñor oartu gabe aldegingo genin. Agure zar ura arraixku ortaz ez uan oartu ere. Nere burutik igaro uan pentsamentu au: ez gendula berriz aukera oberik izango. Baña gu– retako iñork etzin uste alakorik gertatuko za– nik. lgesi egin ta arrapatzen bagiñuzten, berriz, ez uan guretzat errukirik izango , bestela ere ez uan izan-ta. Alare, etxekoak nebilzkiken gogoan. Guk igesi 'egiten bagendun, zer gertatuko uan 65

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz