BCCCAP00000000000000000001802
-Ez, aita. Ez da ori egia. Bota zazu burutik iritzi gaizto ori. Zure semeak ez dute lapurreta– rik egin. Ez dute iñor il. Baña emen gaude, atea zabaldu-zai, sartzeko. Espetxeak gaizkilleak edukitzeko asma orrekin egiñak badira ere, ba– rru mospel auetan errugabeak geiago egon dira, gaizkilleak baño. Gure aurretik eduki dituzte– nak, gixaixo batzuk itun, iritzia besterik etzute– nak, iñori kalterik egin gabeak, bakar batzuk bere,xi ezkero. Erru zutenak, aldegiteko mo– duak bazizkiteken eta joan egin, besteak espe– txean utzita. Orain besteak etorri dituk. Auetan ere, aurretik gizon iltzen-ta ibilli diranak, ara edo onera igesi egin ditek. Orain, berriz, erru gabeko gixaixo batzuk pagatu bearko diagu la– rrutik aiek egiña. Ez da, aita, ez, espetxea gaiz– toentzat. Agintzen dutenak menpekoak zigor– tzeko; ortarako egin ziran espetxeak . Etzekiagu gure etorkizunaren berri. Baña, errugabeak izan edo ez, guk emen egin bearko diagu negar. Ez gaiztoak geralako. Ez diogu iñori txarrik egin. Asmorik ere ez diagu izan. Besteak oker-bidetik etorri zaizkigulako, elkar jo ta gu geratu gaituk galduan. Ori dek guzia. Atea zabaldu zuteneko, ala nioken nereki– ko: -Oa, oa, bulartsu aurrera. Sartu egingo aiz, baña etzekit berriz aterako aizen bizirik . Erru– gabea aizela diok? Jesukristo ere errugabea uan. Alare gurutzera eraman ziteken. Kristau izena eramatea ez dek aski. Orain zigorpe ontan erakutsi bear diok Jainkoari, izenez ezik, izanez ere kristaua aizela. Badakik: zorionekoak zuze- 64
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz