BCCCAP00000000000000000001802

-Espetxea. -Eta zer da espetxea? -berriro nere galdera. -Gaiztoen etxea. Orrera eramaten dizkitek gaizkilleak. Or zigortu ta suprierazten eduki– tzen dizkitek. Lapurrak, gizon-iltzalleak, etxea– ri edo belar-metari su ematen diotenak, orrera eramaten dizkitek. Lapurtu duelako, an zegok nere lagun maite bat. Ik ere, ez baaiz ona izaten, ara joan bearko dek. An ez dek aitik eta amik ikusiko. Beti itxia. Gosea ta egarria ugari. Eta gomazko makil batekin egunero bizkarrekoak. Ez adilla gaiztoa izan. -Eta nork daki bat gaixtoa edo ona dan? -Bejondeikela, motell! -erantzun zidaken-. Urte guxi dauzkak, baña arrazoi sakona eman didak. Jainkoak bakar-bakarrak zekik nor dan ona bat edo gaixtoa. Nere lagunalapurretagatik zegok, eta nik zekit zergatik egin duen. Aren lekuan egon banintz, eta arek zeukan aukera eduki, etzekit neronek ere ez ote nuen egingo. Emaztea ta sen'l.e-alaba gazteak zeuzkak. Maix– terra uan eta nagusiak etxetik bota zin ezeren arrazoirik gabe. Nere iritzian, nagusia dek or gaiztoa. Arek joan bear zin espetxera, eta ez maixterrak. Arek ere, besteak bezela, bizitzeko eskubidea bazeukak. Jainkoak danentzat egin dik mundua, eta ez bakar batzuntzat. I, beñe– pin, ez adilla lapur ta gizon-iltzalle oietakoa izan. Bestela, il artean, bizirik usteltzen an edu– kiko aute. Orain ni onera ekarri nautela jakitean, la– pur, gizon-iltzalle ta gaixtoa naizelako ekarri nautela usteko ote du? 63

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz