BCCCAP00000000000000000001802

zela, uxo galdu baten antzera Donosti'ko kalean galdu uan. Bitartean, gu an geundeken, noiz bukatuko beldurrak. Gu an geundela oroitu baziran, txiki– tuko giñuzteken . Larri-aldirik gaiztoena eta arraixkurik txarrena igaro genin noski. Gure kamioiaren aldamenean zeudenak, adiñekoak denak, reketeak. Aietako batek ala zioken , martxa reala entzunta: -¡ Esto sí que me destroza el corazón! Ez genin guk berdin pentsatzen. Ixil-ixilik, bum makur, an egon bear izan genin, aien ospa– kizuna ikusten. Trágala ori ere guri egin zigute– ken. Orain, igaró-aldia bukatu zanean, jakingo genin gobernadore militarrak zer erabaki artzen zuen. Bi egun aietan laugarrena bauan ori, ta beldurgarriena noski. Gure zaitzalle joan zan aietako bat igo uan gora, gure izen-abizen eta arkitu zizkigutenen zerrenda eramanaz. Jendeak aldegin zin eta gu bakarrak geunde– ken an. Bost soldaruak etzekit non galdu ziran, baña ez itun aske joanak. Gero, Ondarreta'n, egun batzuetara, an azaldu itun. Amar bat minuturen itxogin-aldia egin ge– nin , eta arritzekoa: iñor ere etzebilleken. Bere– tako jendea izutua zegoken. Ez itun oraindik ertetzera ausartzen. Noizbait etorri uan txoperrari, itz bi esan zizkioken eta Antigua aldera artu genin. Au ere ez uan erabaki txar bat artzera ausartu. Aieka artara artu genunean, ala esan ziteken iru aoaiak batera: 59

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz