BCCCAP00000000000000000001802
Balkoian, erdiko zutoian, eundoko bandera españiarra zegoken. Aldam'enetan ageri itun geiago ere; baña nik ez nizkin ezagunak. Eguna erortzera zieken . Illunabar aldea uan. Ospakizuna ziteken, baña berak bakarrik egiña. Donostia'k bai etzuela parterik artu. Agure zaarren batzuk bai itun ikustera etorriak, baña urruti xamar. Denak egin ziteken beren igaro-aldia. Le– nengo , soldaruak, beren bandera ta guzi, tanke kaxkar batzuk aurretik zituztela. Buru zutenak iru viva España oiu egin zizkiteken, denak oiuka erantzuten zutela. Ondoren, reketeak, beren txapel gorri, par– pan oriak zintzilik zituztela, beren aurretik egundoko bandera española zutela. Auek ere, besteak bezela, iru viva España oiukatu zizkite– ken. Auek bukatu zutenean, falanjeak . Etzera– mateken bandera españolik . Gorrita beltza zu– tela uste dit. Beltzez edo urdin beltzez beren txapel txiki ura, buruan oker jantzia, margo gorriak eta txapela beltza parpan batzuk zintzili– ka. Auek ere beren oiuak egin zizkiteken, Arri– ba España ordea, ta denak batera arriba eran– tzuten ziotela. lgaro-aldi onen ondoren, ordurarte urruti xamar ikusten gendun apaiz xaar kaxka-txuri bat , anka-ankari eziñik, urbildu uan. Arek, or– dea , Donostia artu zuten pozean , bere tantoa jarri bear zin eta bi biba España oiukatu zizkin. Denak zorainenez erantzun zioteken. Etorri be- 58
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz