BCCCAP00000000000000000001802
DONOSTIA Berriro ere kamioi zar batean artuta, gure trasteak ere gurekin, bost soldaru aiek ere bai, len ibilli gendun bidean barrena, Antxo'tik He– rrera'ra, Ategorrieta'n barrena, txuxenean Go– bierno Militarrera eraman gaitziken. Ikusia zegoken, naiz San Marko'n, naiz Errenderi'n, etzigutela erru aundirik arrapa– tzen. Bestela etziguteken barkatuko. Bertan il– ko giñuzteken. Ez, ordea, aske ere utzi nai. Pilatosek bezela eskuak garbitu ta aurrera. Orain, berriz, Gobierno Militarrera. Gu joan giñanean, Donosti'ko sarreraren ospakizunak egiten ari itun. Beldurgarria bene– tan guretzat. Balkoian an zeudeken gudalburuak, al zuten dotoreena jantziak, beren izar ta medalla guzie– kin. Batzuen bularrak antziñako pusken museo bat zirudiken. Ango medallak, ango gurutzeak, Jainkoak daki nola irabaziak. 57
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz