BCCCAP00000000000000000001802

Etxean, larritasun aiek. San Márkos'en, ez ge– neukaken piatzerik. Ikaragarriak egiñez zetoze– la esaten baiziguten denak. Orain Errenderia'n, berriz, berexketa parregarri au. Udaletxetik erten ta Donosti aldeko bidea artu genio. Orduan nere buruari ala galdetu nioken: -Nora ote goaz? Beste larri-aldiren hatera? Edo orain ote da gure azkena? Anaien burutik ere igaroko uan oldozmen triste au , entzuten ziranak gogoratuaz. Gertatzen zana gertatu, zuzengabekeri ga– lanta uan beñepin. Gu errudun bagiñan, zerga– tik ez besteak? Aiek errugabeak baziran, zerga– tik ez gu? Aiei barkatu bazien , zergatik ez guri? Noren eskua ote zebillen or tartean, aiek etxera bialtzeko moduak egin zitunak ez egiteko gu– reak? Galdera asko erantzunik gabeak, baña zalantza gaixtoak sartzen zizkigutenak bio– tzean . Agian , urrutira joan gabe , norbaitek ja– kingo zin erantzuten. Denak zor zuten zigorra, osorik gure bizkarrera eroriko uan , bada . Baña neri gertatzen zaidanaren errua, apaiz batek izango zin. 56

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz