BCCCAP00000000000000000001802

dua bete besterik etzin egin arek. Gañera, zeto– rrena zetorrela, ausarditsu bera egin uan puska aien jabe. Oraindik ez genekiken ziur zer gertatuko zan; baña bai guk parterik txarrena izango gen– dula. Berexketa orri oso itxura txarra artu ge– nioken. Ori ere zuzentasuna izango dek. Iñor erru– dun jotzezkeroz, denok sartzen giñun; denok giñun iritzi berekoak; denok etxe batean bizi giñun. Orduan, zergatik berexketa ori? Nere aurreko anaia autarkia emana uan. Ori ere ez nik, oraindik ez nioken arrapatzen ta. Jainkoak lerro okerretan zuzen idazten ornen dik eta emen ere ala gertatuko uan. Zite– kena uan, txapela luzeak nere izena ematea obe bearrez. Ni etxera joaten banitzan, ia txuxenean aurrera joan bearko nin eta etxerako langille bat gutxiago. Ura uan, gañera, aspaldian Donosti– 'rako joan-etorria egiten zuena; ta, errena nola baitan, ura etziteken aurrera deituko. Baña bes– teren bizkar karidadea egitea zuzena al da? Nik, beñepin, nere egun triste guziak, pa– pertxo ura eman zuanaren erruz igaro nizkin. Au ere Jainkoak barka dezaiola, nik barkatzen diodan bezela. Aiek etxera joan itun, bada. Auzokoak ere bai. 'Gu, berriz, aurrera. Lagunak galtzen ari giñun. Baña iñor ez uan gu iltzera ausartzen. Bost soldaru aiek gurekin batera aurrera joan itun. Santa Kruz eguna uan, lenago erdi jai egiten genduna. Aurtengo au ez genin goxoa igaro. 55

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz