BCCCAP00000000000000000001802
Papertxo bat zeukaken eskuan. Etzekit non– dikakoa izango zuen. Andik irakurri zizkin gure izen-abizenak. Nerea, bostgarrena nintzana, laugarren irakurri zin._ Nere anaiak arritu itun, ni deitu niñunean; eta jakiña, nik eskuitik eran– tzun nioken. Goxoa jarri uan gure komandante irripatsua: -Eroa aiz i edo gaixtoz ari aiz? Oso leku txarrean ago, bada, neri irri egiteko. Bost tiro emanta, laxter bukatuko dizkit irekikoak. Ez al dit lau zaarrenak ezkerretara jartzeko agindu? Ortan pentsatu, edozergatik gizonak iltzen oituak zeudela. Utsarengatik bost tiro emateko zemaia emen eta San Markos'en ere. -Barkatu, jauna. Baña ni nere lekuan nago. Ni bainaiz emen bostgarrena. Arrituta, eskuan zeukan paperera begira ja- rri uan: -Emen i ago, bada, laugarren. Ondoren, ala esan zidaken erdi parrez: -Aquí hay gato encerrado. -Bai, jauna, bai. Ori badakit. Baña etzera zu errudun. Zuri eskura papertxo orí eman dizuna da emen errudun. Orduan komandanteak, nor izan balitz, txa– pela luze aren eskeari etzioken kasorik egin bear. Lau zaarrenak ~san zin, bai, ta lau zaarre– nak joango itun aurrera. Baña ez uan ala gerta- tu: • -Igaro adi ezkerretara. Ta ango munizio guzien jabe egin zanarekin truke egin nin. Ura eskubitara joan uan eta ni ezkerretara. Baña anaiak etzin errurik. Agin- 54
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz