BCCCAP00000000000000000001802
egiten zizkin gure baserriko sal-erosketak, eta bera jabetu uan: -Ez; oiek denak nik erosiak <lira. -Entonces usted hace las compras al por mayor -erantzun zioken. Etzeukaken nolanaiko malezia erantzun orrek. -Ez, jauna, ez. Saltzalle batek porrot egin zuen. Nik andik ekartzen nitun gauzak. Gu de– nok eiztariak geran ezkero, banekin etzirala al– perrik galduko. Eta, aukera onean nola jartzen zizkidan, erosi egin nizkion. Oiek, gutxienez, bi urte bazeramaten gure etxean -erantzun zioken mazal-mazala, egi biribilla, nere anaiak. Etzekit sinistuko zion edo ez. Militarrak pia– kaitzak dituk. Baña eroa ez bazan, igerri bear zioken, anaia etzala gezurretan ari. Ori ortan geratu uan. Aurrera joan bear gendunontzat, egundoko zama. Onen ondoren azaldu uan nere lengusu mai– tearen lana. Lau zaarrenak ezkerretara ta iru gazteenak eskubitara jartzeko agindu ziguken. Au ere az– ken juizioko sinismenari irri egiteagatik anbat egingo zin. Arek etzin sinismenik, ez gizon– kontzientziarik ere, noski. Biotz gabeko bat uan ura. Bestela ezin ziteken biziarekin artara jolas– tu. Agindu bezela, ala jarri giñun. Ni, bostga– rrena nintzan ezkero, zerurako aukeratua nego– ken. Laxter etorri uan deabrua, ez negola ni nere lekuan jarria; inpernua zala nik merezi nuena. 53
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz