BCCCAP00000000000000000001802
ken. An zegoken, mai baten ondoan, ortxe be– rrogei bat urteko militarra. Bere izarretan eza– gutu nin komandantea zala. Burua erdi txuri– tua, gizon ederra. Izketan goxo ta atsegiña, ba-. ña egintzetan maltzurra. Ura zegoken Errende– ri guziko nagusi. Gudatea baizan, eta gudan militarrak dituk buru. Irriparrez artu gaitziken. -Señale txarra -nioken nerekiko-. Gizon auetan irriparretik maltzurkeria etzegok urruti. Irripartsuak askotan billauak izaten dituk, ko– mandante ura zan bezela. Gure etxetik eramandako traste guziak an zeudeken, perdigoi-zakutxoak ere . Baña auek, San Markos'tik polbora biurtuak etorri itun . Emen ere, aurrean ikusiagatik, ala jardun zite– ken . Or konpon beren kontzientziakin. Goian jarriak bean jarraitu zin. Zakutxoak eskuan ar– tzea aski uan, bada, beste gabe ezagutzéko. Jakiña: olako guda batean, polbora eduki– tzeak erru geiago zeukaken, gure perdigoi txe arek baño. Ori egin ziguteken, bada, goian; eta beekoak, etzala egia ikusiagatik, etzin aldatu nai izan. Agian, lanik ez egiteagatik. Amaika aldiz Donostia'n esan nioken gure epaille jaunari: -Baña, epaille jauna: ori gezurra da. Etzan polbora; perdigoia zan. -El atestado pone pólvora. -Ta kito. Bere galdera batzuk egin zizkiguken: nola geneukan ainbeste munizio etxean. Egunero Donosti'ra joaten zan anaiak, ura Joakin uan, ni baño ia bi urtez zarragoa, arek 52
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz