BCCCAP00000000000000000001802

bidera begiratuz, andik eraman zituzten semeak noiz edo noiz berriz azalduko ziran itxaropene– tan. -Agur, aita!, Agur, Bordaxar! Jainkoak nai dezala berriro pakean etxe ortara biurtzea! Nik ez nizkin malkoak urruti. Ez besteak ere. Agur tristea uan ura. Azken agurra egin genioken denak. Batzuk etziteken geiago ikusi– ko. Ez uan, bada, txorakerizkoa gure agurra. Ixil-ixilik, pentsakizunez beteak, sartu giñun Errenderi'ra. An etzebilleken katurik ere. Mor– doxka ' bat Bilbo aldera igesi egiña uan. Beste asko, geienak noski, Ipar-Euskadi'ra. Errian geratu ziranak, berriz, bada-ez-bada beren etxeetan sartu ziran, biaramona uan oraindik– eta. Aterik geienak itxiak somatu nizkin. Bizia zala lenengo ta dena zegon bezela utzi, ateak itxi ta aldegiñak itun. Etortzeko suerterik izaten ba– zuten, etxea uts-utsa arkituko ziteken. Laxter asiko itun, ateak bota ta ango trasteak ebasten. Iruña alde ortan subastan saltzen ornen zizkite– ken. Ortaraño zapaldu ziteken neure erri xaa– rra. Santa Kruz eguna uan. Lezo erriko jaiak. Ez uan, oitu bezela, an ere su-ziririk. Beldurrak lotua zegoken. San Markos bidetik jatxi giñun, Kaputxinoe– tako gañean barrena. Bereala iritxi giñun udale– txera. Gu ta gure trasteak kamioitik ustuz,. arek alclegin zin lasai bere kamioiarekin etxera, suer– te on bat opa zigula esanaz. Eta gu, udaletxeko espetxera sartu gaitziken. 49

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz