BCCCAP00000000000000000001802
Ortxe, zortziak aldean, uste ez gendun bixi– tatxoa izan genin: auzoko neska. Arek ere bi anai gurekin batera baituak zeuzkaken. Etxetik gosari lege bat ekarri ziguken: kapesnea, nai zuenarentzat, eta tortilla aundi bat. Gure aita zana ez uan neska arekin ondo konpontzen. Baña, olakoetan, txorakeri oiek aztuta, adiskidetasuna sortzen dek. Gure sukal– dean jarri ziteken, gañera, gosari lege ori. Gogoa zeukanak jan zin eta geienok ondo. Nork zekiken urrengo otordua noiz egingo ge– nun, egiterik izaten bagenun? Eta guk, beñepin, erdiz-erdi asmatu genin, beste egun batzutan barau gorrian eduki gaitziken-ta. Ez genin asko itzegiterik izan. Zer esanik ere ez. Oraindik egun bat ez geramakiken, baituak geundela. Aita oso zapaldua ta triste zegola esan zigu– ken. Ez dek batere arritzekoa. Ainbesteko sa– llarekin oitua, orain bakar-bakarrik etxe– txuloan. Bere semeak ere zer azkena izango zuten, oraindik jakin ez. Ura ere joan uan andik askatasunera. Baña gu an geratu giñun, koltxoi-pillan estaliak, zer– baiten atzera-aurrera ikusteko zaletuak. Kamioi zaarren bat deitua izango zutela uste genin. Bestela, zertako geratu erazi giñuzteken San Marko'n? ' Asper-asper egiñak geundela, izketarako gogorik ere ez geneukaken. Ez baigendun iñon– dikerteera garbirik ikusten. Aita bakarrik bial~ tze orrek itxura txarra zeukaken guretzat. Alako batean, arpegia garbitzeko ur pixka 46
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz