BCCCAP00000000000000000001802
Beren azterketak bukatu zituztenean, gure– kin zer egin erabaki bear: etxera edo aurrera biali edo bertan il. Bi edo iru rekete adiñekoak urbildu zitzaiz– kioken tenienteari, eskatuz: -Ez degu uste auek gaixtoak diranik. Edozer aitzakigatik ezin litezke il. Denbora puska batean, beren erabakia ar– tzen zuten arte, urduri zai egon giñun. Noizbai– ten buruan, ordea, kapitan xar luxaxta bat etorri uan eta ala agindu zioken tenienteari: -Agure gixaixo ori bial zazute ortik etxera. Au aitarengatik esana uan. Orduantxe lasai– tu giñun, San Markos'en beintzat ez giñuztela ilko. Baña oraindik ordu laurden bat an igaro zin,anai bat zaldiarekin urketara joana baizan ta ura andik etorri arte. Ala esan zioteken urketa– ra zijoan anaiari: -Igesirik egiten badek, auek denak bertan ilko dizkiagu. Baña ongi bete zin bere itza. Etorri zanean, ala esan ziguken: -Nai izan banu, aixa igesi egingo nin. Zuek ez baziñazten ernen, ez nioteken geiago arrapa– tuko, ez, ni. Gero, gizarajoa, Ondarreta'n il ziteken. Orduan aitak, sokatik zaldia artuta, aldegin zin andik, utsik zegon etxera, serne guziak San Markos'en baituta utzirik. Kantina txikian ar– dóa eskeñi ornen zioteken, eta aita ezin irentsi– ri~ geratu ornen uan. Len ere supritzea zer zan zekina uan. Baña etzin ori izan bere bizitzan naigaberik txikiena. 43
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz