BCCCAP00000000000000000001802

tu ere, berak ortaz ez baizekin ezertxo ere, etzioken garrantzi geiegirik eman. Ondoren, bi kutxa txiki baitu zizkiteken, giltzaz itxiak. Bat, aurrean zanarena. Arek kan– poan lana egiten baizuen. Bestea, etxekoarena. Giltza beartu ta dirua agertu uan. Milla pezeta. Ori, etxekoarenean. Gaurko, utsa dek. Baña orduan dirua uan. Aiei begiratuz: -Nondikakoak dituk diru auek? -galdetu zioken Antoniori. Eguneroko lanaren saritik aurreratu zuela. Baña alare etzioken eman. Berak gorde zin. Eta , gu espetxera eraman giñuztenean, Erren– deri'ko udaletxean utzi zizkiteken. Aske erteten bazan, biurtzeko asmoan. Bestela, berak jasoko zizkiteken. Norbaitek esanta bazekiken ori aitak; eta, semea il zutenean, eske joan uan. Militarrak eraman zutela, erantzun zioteken. Beste kutxa , berriz, aurrera joandako bate– na uan. Ereki zuenean, an ere dima azaldu uan. Ba– ña eusko ikurrin eder bat ere bai. Artu ta amo– rruz bil-bil egiña, lurrari tira zioken . Ez uan, ordea, an geratu. Adiñeko rekete sendo batek artuta, txukun-txukun bildua bere sakelean sar– tu zin . Nere ondokoak eta nik par egin genio; ori ikusita. Subegorri bat bezela jarri zitzaiguken teniente erre ura: Berriz olakorik egiten bagen– dun , bina tiro emanta bertan seko utziko giñula. Ixilik geratu giñun, ta geratu bearko! Aren aurrean etzegoken txorakeririk. 42

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz