BCCCAP00000000000000000001802

Gure zaldia ustu ziteken . Ango trasteak au– rrean ipiñi ta banaka-banaka aztertu zituzte– nean , aien lenengo lana katxeatzea izan uan. Lenengo, aita. Ura zegoken aurrena. Ta ondo– ren guziok, banaka-banaka. Etzioteken iñori ezer arrapatu. Neregana etorri zanean, zerbait billatu zidaken, berak uste etzuana ta nai etzua– na gañera . Arratsero etxean errosaioa esateko oitura genin , eta ni niñun esaten nuena. Orduan ere nerekin neramazkiken. Eskuarekin ukuitu zitu– neko , antz eman zioken zer ziran; baña etzizkin bistara azaldu. Relijioaren izenean salta ziran batzuentzat, berak gaiztotzat baitu zuten baten patrikan aiek arkitzea, ez uan itxura ona. Ango gudari asko adiñekoak itun. Geienak reketeak. Elizkoi zin– tzoak ez baziran izango ere, beste beltzez jantzi– tako aiek baño beroagoak noski. Beñepin, ixilik eta agertu gabe patrikan utzi zizkin. Ari etzi– tzaioken komeniko . Txapel gorria bazeraman ere, ator beltz oietakoa zeukaken. Oiek itun azken orduan sartuak, eta geienak anarkistak. Nere urrengo ta azkena zegona, anairik gaz– teena uan. Arekin ibilli zizkin ixtilluak. Patri– kan zerbait bazeukala igerri zioken. Patrikako kosturan beera joana puska txiki txorrotx bat. Egiñalak egin zizkin uraxe ateratzen. Bai azke– nean Iortu ere. Zer zan ezagutu zuenean, amo– rruz ta indarrez lurrari tira zioken. Arek usteko zin pistola-bala txikiren bat zala. Baña urritz basati baten ale txiki bat izaki. Gu galtzeko aien amorrua , jaunakf 40

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz