BCCCAP00000000000000000001802

Jainkoaren bideak ezkutuak ornen dituk eta Aren naiera burua makurtu bear. Borondate ortara umiltzen danari, suprikizunak berdin etorriko zaizkiok; baña bazekik zergatik dara– man bere gurutz-bidea. Iñori txarrik egin ez, egiteko asmorik ere ez, eta ainbesteko zigorrak jasan bear! Ez dek uler errexa, baña egia. Au irakurtzen duanak, ikasiko dik gure gurutz– bidearen berri. Len esan dedan eskupeta txar artatik asi uan guzia. Andik aurrera, salatzalleak osatuko zite– ken. Puska bateko negarra sartu ziteken beñe– pin gure sendian. Etziot beste olakorik opa iño– ri. Ori <lena, iritziz aien aldekoak ez giñalako. Gañerako aitzakiak alperrik dituk. -Egin bedi, Jauna, zure borondatea, esan bearko. Oidu ontan etzegok otoitz oberik. Aren bideak igaro bearko dizkiagu guk ere orain. Anai bat aurretik, zaldia sokatik zuela; beste gañerakoak atzetik. Gu aita ta zazpi anai, beste auzoko bi gazte, pusilladunen erdian aldapak gora asi giñun. Ume giñaneko garai batean, ikastetxera ginjoazenean, iñoiz ikµsten genizkin, ijito– sallak aurrean artuta bialtzen mikeleteak. Aiek besterenetik bialtzen zizkiteken. Gu, berriz, gu– re etxetik, gendun guzia utzita, ez jakinki biur– tuko giñanik. Etxean larri giñun; gora ere ez giñuzteken, bada, musu bat ematera eramango. San Markos'eko aldapan badek kantina txiki bat. Gure ezagun aundiak bertakoak. Gure be– rri ikasi zutenean, ango emakumeak beñepin 38

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz