BCCCAP00000000000000000001802

SAN MARKOS San Markos, gure etxe aurreko mendixka bat dek. Lau aldeetatik soilla, zugaitz gutxikoa alegia, bere gallurrean zegok guda-gaztelu bat, fueroak galdu ziranean jasoa. Oso mendi palita ornen uan, eta bere izena: Bizarain. Ermitatxo bat ere bazeukaken orduan. San Markos izena bazeraman ere, Errenderi'ko zaindari dan Ma– dalena Deunaren irudia omep. zioken ermitatxo ortan. Etzioteken asko begiratu orri. Ermitatxoa bota ziteken. Gaur egunean Guadalupe-ta be– zela izan bear zuen lekua, guda-tresnez betea geratu uan. Or zeudeken, bada, gure zapaltzalleak eta ara eramango gaitziken. Orduantxe así uan gure familiaren gurutz– bidea. Ez giñun geiago denok gure sukaldera bilduko. Amaika neke ta ixtillu zeuzkateken ikustekoak gure etxekoak beste bost bat urtean. Ori, geratzen ziranak. Urruntzen giñanok ere, ez giñun, bada, eztaietan biziko. 37

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz