BCCCAP00000000000000000001802
Orduko larritasunak igaro itun. Gero gero– koak. Otoitz egin nin; Nere Jesukristo Jauna pin asko esan ere. San Markos'en ere Jainkoa gure– kin izango al genio. Berdin errugabeak giñala ongi zekiken Arek. Bildu ta bota zizkiteken zaldira, etxean billa– tutako traste zikiñak, eta gora abian beiak ma– rruka asi itun. Aiek ere beren orduan zer jana eskatzen ziteken. Orduan aietako batek ala esan ziguken: -Zuek olakoak izanaren errurik ez ditek oiek, gizarajoak. Berak errugabeak balira bezela. Nola itxu– tzen dan bat! Aiei etzitzaieken iruditzen berak oker ta gu zuzen joan giñezkenik. Gora abian , etorri itun bost soldaru, gure .iturrian edatera; ta batek asarre bizian eraso zieken ango rekete ta palanjeei: -Ori dek lana ari dezutena, on egiten diguna zigortuz! Sartu giñan ezkero, amaikak edan di– tek iturri ontan. On egiñaren truke zuek zigor– tzera eraman! Etzioteken ari bakar batek ere itzik trukatu. Ez dituk soldaruak, ez, or ilketak egin dituzte– nak. Auek, irutatik bi, beren borondatearen aurka zebiltzaken. Beste batzuk dituk amaika millaren eriotzen errudun. Olloak, gizarajoak, gure artean lasai zebil– tzaken, zer gertatzen zan etzekitela. Gu joa– tean, laxter asiko itun bakantzen. Etxea uts-utsik geratu uan. Nai zuenak la– purtu, etzeukaken aukera txarra. Onuzkero, gure baituzaleak begiz joak eduki_ko zizkiteken. 35
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz