BCCCAP00000000000000000001802
gure eskuz justizirik. Nik bezelaxe entzun dezu– te zuek ere. -Baña abertzaleak dituk. Bi aurrera joanak. -Etzegok ajolik, komunistak badira ere. Guk, bizirik eramateko agindua artu diagu eta , bete dezagun. Arrazoi auekin etzetorreken bat palanje gazte txatxu ura. Ukabilla jarriz, berriro oiu egin ziguken: -¡Todos habéis de morir! Txorakeri bat iru– ditzen zaiguk auek ara eramatea; igo ta itz bi egin orduko, besterik gabe iltzeko aginduko zi– gutek-eta. Guk entzuten genin elkar-izketa au guzia. Aiek zebilkiten leia, batzuk iltzeko ta besteak ezetz! Baña bitartean oztutzen ta apaltzen ari uan falanjeen asmoa. Reketeak ez itun iltzearen aurka. Agindua bete bear zutela, goien iltzeko agintzen bazuten ere. Aiek berena egingo zite– ken eta garbi geratuko itun. Laxter antz eman genioken, txapelgorrien arrazoiak irabazi zuela auzia. Orduko beñepin salbo geundeken, orain– dik beste alako estuasunen batzuk ikusi bearko bagenitun ere. Azkenean, polliki-polliki oztu itun eta pa– lanjeak etsi ta amor e'man ziteken, baña ez be– realakoan eta beren gogoz. Kapitanaren agin– dua artu zutelako ixildu itun. Orregatik arek ere bitatik bialiko zizkin. Jainkoa beste lekukorik etzutenean, zenbat olako ez ote zuten egin? II ta aurrera, odolare– kin mozkortuak. San Markos'era joatean, ez itun bada ixilik geratuko. 34
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz