BCCCAP00000000000000000001802
-Norenak dituk auek denak? -oiu egin zigu– teken.-Oiek denak gureak, legez daudenak, be– ren gia, lizentzi ta guzi. Aientzat etziteken olako arrazoiak balio. Aiek erreak, suminduak zeudeken, mendian ainbeste lagun galdu zituztelako, ta ordañak ja– so nai zizkiteken. Baña norbaitek salatuak izatea ere zitekena uan. Berdín auzo askok zekiteken gu eiztaríak gíñala ta, naí ta nai ez, eskupetak izan bear genitula. Auzoko mutil bat etxetik íges eginta baízebillen San Markos'ko rekete aien artean. Kontzíentzí gutxí xamarreko gízona gañera. Dana dala, beñepín guri orí gertatu zítzaiguken eta gure atarían ez uan atsegin. Aietako palanje gazte batek ala zioken, lelo bat bezela: -¡Todos habéis de morir! An zebíltzaken atzera-aurrera, zer erabakí etzekitela. Orduan batí bururatu zitzaíoken: -Zuek, gañera, etzerate denak sendi onta– koak. -Bai, bai. Gu denok aita onen semeak gai– tuk. Orduan zíeken auzoko baserrítar bat sarras– kira. Bere buruan besterik pentsatzen etzuana, ez uan arentzat guda gaizkí etorrí. Ezkerreko besoa non daraman ez dakíten oietakoa, baña eskubitarra ixilka. Guk bagenekíken. Ondo ezaguna genin. Bere petralkeri ta berekoikeri guzien gañetik, gure maítt:a uan eta beti sarrera aske zeukana. San Markos'era zieken gurdiare– kín, sarraskíra alegía, gorriak an utzi zituzten 31
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz