BCCCAP00000000000000000001802
Erdaldunai kaipasa ~sateko oitura zeuka– ken. Gu artan geratu giñun. Alakoa izango zala bera; edo, jende asko ikusi zuelako, izututa al– degingo zuela. Bederatzi anai bizi giñun aitarekin. Amar gizonezko, emakumerik gabe. 1919'garrena ez– kero, ez uan gure etxean emakumerik, eta ger– takari auek ogei ta amaseikoak dituk. ·zaarre– nak ogei ta amar urte beteak zizkin; gazteenak, berriz, amasei. Etxea bete gizon, gudateak ba– tere irauten bazuen, denok, deitzen zituzten kintetan, arrapatzeko arraixkuan. Azkenean, zaarrena ez besteak arrapatu gaitziken. Guardiazibil erretxin ura etorri zanean, ba– da, gu bost-sei izango giñun sukaldean. Orrekin izututa joana ote zan pentsatu genin; denak ez gíñala etxekoak ízango írudítuko zítzaíola. Orí ortan ígaro uan. Guk zer txarrik pentsa– tu bear genin? On egiten zien etxe bat ondatzera ez al ítun etorríko. Egoarte guzía lanean ígarota, ordubiak al– dean bazkaltzera bildu giñanean, ez genin baz– kari aberatsa: babarrun-saldarekin zopa; gero, babarruna; ondoren, etzekit zer gendun. An etzegoken kaperík; postrerik aín gutxí. Gu Iana– ri erantsíak bízí gíñun. Orí uan gure eguneroko ogia: lana galankí egin ta beartsu bízí. Jan da jantzi ta zorrik ez bagendun, zoriontsu. «Zorio– nekoak beartsuak» íñorentzat ízatezkeroz, gu erdiz-erdí arrapatzen gaítzíken Jesuseo goratza– rre orrek. Etzíguteken, ordea, orixe ere jaten utzi. 28
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz