BCCCAP00000000000000000001802

artean, leitzar euskaldun bat. Arekin, bai, itze– gin genin, bera zabaldu zitzaiguken galdezka-ta. -Gu pakean gatozik -esan ziguken-. Etze– kargu iñor iltzeko asmorik, gogorik ain gutxi, orain zuen etxetik erten diran oiek bezela. Gizo– nak iltzea, gosari goxoena baño naiago ditek oiek. Piatzen al zerate oiekin? -Berak etorri zaizkiguk, bada, ta armatuak. Guk zer egin bear diagu? Datorrena maitasunez artu. On egiñaren truke , ez dituk tiroka asiko . -Alare , auek baño okerragoak etorriko zaiz– kizute. Auek, beñepin, beren bizia gurekin ba– tera arraixkuan jartzen ditek. Baña badituk, guk artzen degun lekura atzetik automobillean datozenak. Oiek dituk gaixtoak ; oiek beldurga– rriak. Oiek etzekitek errukitzea zer dan. Barea baño otzagoak dituk. Beren paperetan zekartek guzia idatzita: zein il bear dituzten, nori multa kendu bear dieten ... Dertaren kontuak aterata zetozek. Jakiña, denak ez dizkitek arrapatuko. Etzekiagu orduan zer asmatuko duten. Mende– koaren onerakorik ez beñepin. Auek odola ixu– ri nai ditek , erria beldurrak aidean jartzeko. Bost urte auetan gizon-iltze au pentsatua, ge– roztik polliki-polliki beren ixpien bitartez eder– ki egosi ta antolatuta ertenak dituk . Rekete onek asko zekiken. Oien berri ondo ikasia uan. Auek, gure iturriko uretan beren egarria ase ta aurrera joan itun. Guri naiko zer pentsatua utzi ziguteken beñepin. Eraso txarraren beldurrak gure baserrira etorri ziranak, San Markos arunzko nekazariak , 26

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz