BCCCAP00000000000000000001802
Batzuk oiuka, besteak ixilik, joan itun au– rrera; baña pakean. Amaikak ase ziteken beren egarria gure atariko iturrian, on egiñaren eske– rrik emango ez baziguten ere gero . Geienak aurrera jarraitu ziteken sail batean. Baña baitun banaka batzuk gero etorri ziranak. Bost erriberatarrek gure etxean jan ziteken, be– rak nonbaitik lapurtutako olio zar bat. Agian gure etxekoa. Eman zioteken anaiari maneatze– ko ta uraxe jan ziteken; jakiña, etxeko sagardoa edanaz. Beren armakin itun ta ez giñun geiegi ausar– tu. Odol-usai pixarren bat ote zekarten iruditu zitzaidaken, aien elkar-izketa entzunda. Gizarajoak, aspertu ta etsiak zetozeken. Ez baiziran ogei urteko mutillak. -Noiz eroriko ote da Madrid?-zioteken. Pa– seo militar bat egitera zijoaztela, lau eguneko lana guzia. Madrid'era joan bear zutela, an be– ren agermena egiteko, esan ornen zieken. Baña bi illabete joan itun eta oraindik, esate batera– ko, ez itun etxetik atera. Aien etxera itzuli-naiak etzeukaken neurri– rik. Dena erabat utzita ertenak itun eta, bein izena eman zuten ezkero, militarrei lotuak zeu– deken. Aurrera joan bear. Aiei orduan aukera eman balie, Donosti'tik txuxenean pozik etxera itzuliko itun. Auek beñepin adin xamarrekoak itun. Beren olio ta sagardo asekada egin zute– nean, pake-pakean aurrera jarraitu ziteken, ba– naka-banaka atzetik zetozenekin bat eginta. Geiago ere etorri itun auen atzetik. Aien 25
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz