BCCCAP00000000000000000001802

begiratzen diogun, San Markos'era eraso baño len , etsaiak Orio alde ortan ia itxas-bazterrera iritxiak itun. Irun, berriz, beren mende zeukate– ken. Donostia zearo inguratua geratu baño len, emengo agintariak dana utzi ta aldegiteko agin– dua eman ziteken. Bereala utzi ziteken San Markos, eta ustu itun bere barruan arrapatzen zitun erri guziak. Donosti ere berdin. Emengo agintari burugabeak etziteken gu– daren martxa zuzen eramateko algorik izan. El– karrekin ezin konponduak eta armarik ezak ekarritako okerrak. Zemairik gaixtoenak egiñaz joan itun gure etxe ondoan beera. Berriz etortzen ziranean, etzutela bat bakarrik bizirik utziko. Baña, ordu– koz, iñori ezer egin gabe joan itun. Eta, ez bazu– ten obeto elkar artzen, aiek berriro etorriko ziran beldur aundirik etzegoken. Sartzeko zai zeudenak izan balira, ez itun ain paketsu joango noski. Nai zutenean sartu, bideak aske zeuzka– teken. Etzeukateken presik. Urrengo egunean, Agorrillak amairu, sartu itun Donostia'n. Bide txigor guzietan beera ikusten genizkin endanaka-endanaka jexten. Gure etxe inguruan beera, garai bateko bide xaarretik. Au uan antziñako bidea. Oiartzun– 'dik eta Errenteri'tik zetozen bideak, gure etxe aurrean egiten ziteken bat; eta emendik, Kon– korrene'n beera, Donosti'ra jexten uan. Auek ere, bide txigor askotatik, baserri-atarietatik, erreka xigorrak ibai aundira bezela, bide ortara ertetzen itun. Gure etx:era orduko, gudarozte polita osatu ziteken. 1 24

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz