BCCCAP00000000000000000001802
nai duten guzia zeukatek, eta nai dutena egiten ditek. Besteak etzeukatek ezeren eskubiderik. Galdeiok, etxean bizi dan alargunari, zuek se– narra ilta beltzez jantzia etxe-txuloan bizi dana– ri, ea pakean bizi dan. Galdeiok, saskitxoa es– kuan egunero Ondarreta'ra dijoan emazte gai– xoari, senarra espetxean daukalako ura ezin pozturik dabillen gaixoari, ea pakean bizi dan. Galdeiok, semea espetxean daukalako ara– onera dabillen amari, ea pakean bizi dan. Gal– deiok, bere bizitzarako aukeratu duen laguna espetxean daukalako, aren maitasuna gorde nairik, ari ona nola egin ezin asmaturik dabillen neskatx gazteari, ea pakean bizi dan. Galdeiek, dana utzita igesi joan diran aiei, non beren bizi– lekua ipiñi ezin billaturik dabiltzan aiei, ea pa– kean bizi diran. Galdeidak neri, bost urte espe– txean erru gabe igaro arreo oraindik guardiazi– billetara agertu bear detan _oni, eta ate askotan jo arreo Ianik ezin billatu detan oni, ea pakean bizi naizen. Galdeiek, beren mantenurako bear dutena indarrean kentzen dieten baserritar auei, ea pakean bizi diran. Nik emen ez dit besterik ikusten: zapaltzalleak eta zapalduak; eta orrela etzegok pakerik. Oiekin osatzen dek erria. -Bai; baña oiek bakar batzuk dituk. -Euskadi'do eunetik larogei ta amar. -Ik ere, ez badek lanik billatzen, nai ez de- kalako dek. -Amaika ate jo dizkit eta danetan excomba– tiente naizen galdetzen zidatek. Nik ez baidara– mat olako agiririk, kalera botatzen niotek. 19
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz