BCCCAP00000000000000000001802
ko nere bi anaiak. Aiek bukatu zizkiteken mun– du ontako eginkizunak. Etziteken geiago oña– zerik izango. Aiek ez baziran txuxen betiko atsedenera joan, ez dituk asko joango. Neri, beñepin, sekulako sartu zidateken biotzera, lagunik maiteenarekin ere ezin liteke– la konfiantza geiegirik artu, komeni zaienean, atzea emango ditek-eta. Orain asiko uan gure ordua. Amaika atzera– aurrera egiteko geundeken. Noizbait etorriko giñun etxera. Ederrak ikusi ta gero, ordea. Amaika aldiz opa izan nioken nere buruari: -Beste anaiakin batean joan baintzan, ez uan asko galduko. Baña nere burua ondatzeko asmorik edo zi– rikaldirik ez nin sekula eduki. Beti, zetorrena zetorrela, Jaungoikoaren borondatera makurtu niñun. Gukgure larruan supritu genin <lena. Baña gure baserri txoko artan ere emango zin bere zarratara. Orain galdetuko niokek nere aitari, ea gaix– toentzat bakarrentzat jaso ziran espetxeak. Nere anaiak, zaarrenak, etzekiken Joxe Ra– mon il bazuten ere, goizean nerekin itzegin arte, bestearen susmurra bai-baizeukaken. Baietz, biak il zituztela nik esan nionean, malkoak asi zitzaizkioken berriro, beti elkarre– kin baserri-lanean jarduten ziranak baitziran. -Baña ori ere il? Ez uan iñora ateratzen-ta! Egi biribilla uan ori. Aingeru batek baño erru geiago etzeukaken arek. Baña orduko mili- tarren epaiketa aietan etzegoken babesik. 178
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz