BCCCAP00000000000000000001802

negar zotiñen garraztasunera begiak ase nai zi– tuzten aundizki batzun aurrera. An ere, bat, zoritxarrez, ongi ezaguna nin; gure aideetakoa gañera. Etzeukateken nolanaiko beldurra . Lau guardiazibil zeudeken, betiko beren arma zikin oiek eskuetan zituztela, erdian zegon mai baten bi aldeetara. Mai artan, txutik zegoken gure epaille kiolaria . Bere ondoan, itzultzalle egiten zuen mikeleteen kabo gex ura. Onen atzean, gure babesle egin zuen kapitan xar, aul, bibote aundi ura. Jakiña, auek beren lekuan zeudeken. Baña baitun amar bat geiago, an zer egiñik etzeukatenak. Auen artean, nere aide egiten zuen ura. Garai artan zer egiten ziteken aiek? Gure bizkar par egin besterik ez. Tristea uan ura benetan. Ni bezelaxe, gizo– nak izaki; Jainkoak elkar maitatzeko egiñak; arrazoia zutenak, ez abere utsak; berak ziote– nez, katoliko ta kristauak.. . Aien artera, lasai ta atsegiñez eguneroko gertaerak kontatuz ordu bete elkar-izketara joan bearrean, katamotzaren aurrean bat– batean sartuta baño izutuago azaldu bear, anaiak nitun aien aurrera. Eriotzara neramate– ken eta nere negarrak ikusteko pozean urbildu itun ara. Kristauak baziran, ulertzen al ziteken aiek Ebanjelioa, asi ta buka elkar maitatzeko agintzen diguna? Iñor ez iltzeko agindu ori ere, ondo zapaldua zeukateken. Horno homini lupus esan zuenak , bazeki– ken, nik orain arte ez bezela, gizonen griñaren berri. Neri ere ederki erakutsi zidatek orain. 175

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz