BCCCAP00000000000000000001802

arkitu niñutenean , ala galdetu zidaken rekete biurri arek: -Bai al ekin ire billa gentozela? -Bai, bai. Kontuan erortzeko aña zalaparta atera al dezute. -Orduan goazen -esan zidateken. -Bauan ordu -erantzun nieken . -Ori esateko, badakik nora oan?-esan zida- teken. -Musu bat ematera ez nauzute eramango zuen artera eta garai ontan -erantzun nioken, lasai itxurak egiñaz. Baña nere barrenak etzeu– deken lasai. Gurutzeari agur bat egin nioken, biotz– biotzetik «erruki zaite» bat esanaz, eta aien es– kuetara jarri niñun. Gela batzun aurretik igaro niñun eskallerak beera, aietako bat aurretik, espetxeko giltza aundi ura eskuan zeramala, bestea bere pusilla galtzarpean atzetik, balkoi– tik ez nezan jauzi egin, beste arek bezela. Lenen deitu niñutela, baneramaken itxaro– pen pixar bat; baña ez asko . Aurrekoak, bi le– nengo deituak biurtu itun beren geletara. Baña nork zekiken ez ote giñuzten laurok iltzera era– mango? Espetxeko begien bistatik ezkutatu giña– nean, pañuelo batean bildua neraman duro zi– llarra kendu zidaken, pañueloa eskuetara ema– naz, eta erruki aundi gabe ala esan zidaken: -To au; orren bearrean arkitu aiz-ta. Ate aundi baten aurrera iritxi giñanean , za– baldu ta bultzada bat emanaz sartu nioteken. Ixil-ixilik eta buru-makur an azaldu niñun, gure 174

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz