BCCCAP00000000000000000001802
katela-ta, oiera joan ta atsedena artzen. Aiek etziteken ikusiko gau artako gure ixtillurik. Goiza arte lasai lo egingo ziteken, orduko ix– kanbillak entzun arte. Amaika ta erdiak jo ziteken eta dena ixilik zegoken. Geienak, lotara joanak. Baña gu eme geundeken. Andik aurrera asiko baizan gure arraixkua. Erenegun eraman zituztenak, ama– bi-amabitan atera zizkiteken. Ordu ori igaro ar– te, bada, etzegoken guretzat atsedenik. Luze joan uan ordu erdi ori. Amabiak entzun nizkin iru edo lau eliz– torretan. «Au dek gure ordua!» nioken. Ordu– rako , asko zurrungan ari itun, urrengo arratsa arteko bizia bazeukatela pentsatuz. Baña gu ez geundeken lo. Ordu orí jo zueneko, bat-batean pixtu itun espetxeko argiak. Laxter zabaldu uan espetxe barman zaindari Don Pakoren abotsa. Len ere beti entzuten genio abotsa; baña bai lentxeago ere kamioi beldurgarri aren burrunda. Baña gaurkoan ez. Begiratu nin leio-txulotik, eta Don Pako ba– rruko zaindari zegonarekin izketan ari uan. Bes– te bi , ateetan zeudeken zai. Bat Martínez reke– tea , barruko zaitzalle gaixtoenetako bat, guar– dia de asalto izandako batekin. Au armatua ze– torreken. Dena ikusten nin nere gelako leio– txulotik. Eta beste beldurrak zeudenak ere , iku– siko ziteken. Bear zituztenak non zeuden ikusi zutenean, eskallerak gora igo ~tun. Gure gelen aurretik igaro ere bai. 172
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz