BCCCAP00000000000000000001802

Au len bezelaxe zegok, ez txikiago ta ez aundiago. Baña bost urte auetan gauzak ederki aldatu dituk Euskalerrian. Etzegok Iengo umo– rerik. Baserri auek ixilik zaudek, baña triste. Amaika semeren utsuna bazegok oietan. Erriak ere zearo zapalduak, euskera galerazia, erdi us– tuak. Amaikak, dena zegon bezela utzita, igesi egin baidute . Atzerri alde ortan or ibilliko di– tuk, non kokatu ez dakitela. Besteren errukian jarri bear itxaropena, Orí ere gogorra dek , ba– da, emen ezeren larritasunik gabe bizi zan ba– tentzat. Au ez dek guda bakarra izan ; erri erail– tze gaixtoa ari ditek auek. Bost urteren buruan igo nauk, baña ba– karrik . Nere lagun maite ura etzeukat on– doan, biok, erriaren ondamendi au ikusita, Je– remias'ek bezela negar egiteko. Ura joan uan betiko. Dagon lekuan dagola , arek ez dik naiga– berik edukiko. Oñaze ontatik iges egin dik. Au guretzat geratu dek. Arek Ondarreta'n aberria– ren maitasunagatik ixuri zin bere odola. Abe– rrian egongo dek nonbait eortzia. B.aña iñork etzekiagu non. Jainkoak diola betiko atsedena. Erdiz-erdi asmatu zin gertatu zana, txarra beñepin. Ai, asmatuko balu berpizkundea ere! Aitagure bat errezatu nin bere alde. Etxera nentorrela, gazte batekin topo egin nin. Nonbaitik ikasi zin etorriak giñala ta berri– ro nerekin adiskidetasunak egin ta nere lagun izateko asmoan etorria izango uan, berak an bertan aitortu zidanez. Ez alperrik! • Len, garai batean, oraingo elkar iltze au eto– rri baño len, gure sallekoa uan. Baña ez nin 17

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz