BCCCAP00000000000000000001802
guziari mutur txarra ateratzen ziok. Arek, ale– gia, bazekila ordurako gure berri. -Kapellau jauna, berri txarrak al ditugu gu– retzat? Etzioken nere galderari zuzen erantzun. lgesbidetik joan uan: -Zuk badakizu, astero-astero emengo guziei nere bixitatxoa egiten dietala. Emen bukatzen dek. -Ez da orratik aste bete, azkeneko izan ziña– Ia. -Orrek ez du deusik esan nai. Askotan, bixi– ta bat baño geiago egiten dizkit zenbait gelatara. Orí da nere emengo egitekoa. Berak nai zuena esango zin, baña ez nioken sinistu. Zalantzik gabe , onuzkero gurea etorria zegola ta gure kapellau jaunak bazekila denaren berri. Ortarako zegoken bera, ta ango aundizki guzien adiskidea uan. Gero, luzaroan biok izketan jardun eta erte- rakoan , ala galdetu nioken: -Biar edo etzi or nauzu beeko kapillan . -Litekena da orí; baña zu, ez det uste. Beste galderarik egiteko betik gabe aldegin zin. Berak eman zidan erantzunak, lenbizi baietz zirudiken; bigarren, berriz, ezetz. Asma zak orrekin zer esan nai zuen. Len bezelaxe utzi nioken. Baña bai arek bazekila gure berri. Or– durako Burgos'tik gure paperak etorriak izango zirala, eta arek irakurriak zitula ere bai. Or– duan, arrats artan ez bazan ere, urrengoan izan– go uan gure ordua. 160
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz