BCCCAP00000000000000000001802
Goibel-goibel ta erasoaren beldurrak, baña etorkizunaren itxaropenetan, gure baserri xaa– rrera jetxi giñun. Egoaize-naia zebilleken, garai ortan askotan oi duen bezela. Tristura ematen ziguken, anaiak elkar iltzen ari zirala igerriz. Mendi-zulo guzietatik tirotsak zetozeken. Eundoko oiuak ere entzuten genizkin. Elkarri soma-alak esaten ari itun. -Entzuten al dituk oiek? -esan zidaken lagu– nak. -Bai, zoritxarrez. -Garaille jartzen danak, zer etziok égingo mendekoari? Erromatarrak ziotena: Vae victis ! Ai menderatu oik! Kontzientzirik ez daukate– nen artean izugarria izango dek. Emengoak ere ez gaituk bestelakoak izango. Esku emanaz agurtu giñun, «Datorren igan– dera arte, Jainkoak nai badu» esanaz. -Baña ez aberri askatuan -erantzun nioken. -Zer egingo diagu, bada? Etzegok gure es- kuetan -erantzun zidaken. Erdiz-erdi asmatu zin. Asteazkenean sartu itun eta iganderako ni baitua negoken. Ura aske . zegoken oraindik. Etzeukaken aurrera deituko zuten beldurrik ere, adiña bazin-ta. Baña laxter negar-zotiñen etxean alkarganatu giñun. Onda– rreta'ra eramen ziteken ura ere. * ** Emengo azken agurra egin ta inpernu ba– tean bost urte igaro ondoren, orain lenengo igo nauk gure mendixkara. 16
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz