BCCCAP00000000000000000001802
tek bata besteari; eta, lekukorik ez dan lekuan, legeak ez dik aginduko. Zerbait egin dutenak aurrera joango dituk, eta bertan txoro-txoro ge– ratu geran askok pagatu bearko diagu. Odol ixuri gabe ez dituk geratuko auek. -Ai zer etorkizun tristea igertzen dioken Euskadi'ri! -Orain arteko kondaira irakurtzea aski dek, nik esaten detana sinisteko. Prantzi'ko Matxi– ñada sonatuan berdin-berdin izan uan. Emen, bi aldeetakoak, ez dituk aiek baño santuagoak izango. Emen ere asko dituk ixillean beren justi– zia· egiñak. Non ez dirala galduak, espetxetik atera ta illak ere ez gutxi. Oien ordaña norbai– tek jaso bearko dik. -Eta erri erailtze onen ondoren, esnatuko ote da berriz Euskadi? -Orí Jainkoak bakarrik zekik. Aren eskue– tan zegok. Nere iritzia baiezkoa dek. Baña ez orain bezin elizkoi ta paketsua. On izanak etzi– guk mundu ontarako ezeren aurrerapenik eka– rri, ta datozen gazteak txorotzat joko ditek gure joera. Berak, berriz, beste bidetik joango dituk; indarkeritik, alegia. Altzairuak, zenbat eta geiago zapaldu, ez bada austen beñepin, orduan ta jauzi aundi ta biziagoa egiten dik. Eliza bera ere militarren mende geratuko dek. Baña garbi emango dit nere iritzia: ez gaitzik ez folklore, ikurrin ta armak gaizkatuko; euskerak bakarrak salbatuko gaitzik. Ori errian bizirik dabillen ar– te, erri bat izango gaituk. Gure eginkizun ga– rrantzitsuena ortan zegok: euskera bizi erazten. Bestela, agur betiko Euskalerri maiteari. 15
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz